Populazioaren zahartzea

Populazioaren zahartzea

Zahartzaro Aktiboa Comments (0)

Joan den hilaren amaieran Eustat-ek kaleratutako 2013ko Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen udal estatistikaren arabera (hemen) , gure herrian populazioak behera egin du. Aldiz, 65 urtetik gorako pertsonen proportzioak gora egin du eta Europako altuenetakoa da %20,2arekin.

Gure populazioa zahartzen ari da. Duela urte batzuk Zahartzaroari buruzko Munduko Bigarren Batzarrean jaso ziren datu eta egin ziren aurresateen arabera (hemen) , 2000. urtean munduan 60 urtetik gorako pertsonak 600 milioi ziren eta 2050. urtean 2.000 milioi izango direla estimatu zen. Mundua “iraultza isil” bat jasaten ari da, populazioa zahartzen ari da, “zahartzaroa zahartzen” ari da.

Populazioaren zahartzea

Arrakasta eta erronka

Zalantzarik gabe populazioaren zahartzea gizateriaren arrakasta handitzat hartu behar da; gizartean, ekonomian, hezkuntzan eta osasungintzan izandago garapenaren adierazle da.  Hala ere, populazioaren zahartzeak sufrimendua dakar pertsona nagusi askorentzat eta beren familientzat. Zahartzaroak berarekin erikortasuna eta menpekotasuna dakar sarri. Populazioaren zahartzea arrakasta bat izateaz gain, erronka handi bat ere bada oro har gizartearentzat. Oraindik ere eztabaidak dirauen arren, Osasunaren Mundu Erakudeak duela urte batzuk adierazi zuen bezala, “iraultza demografikoak” eragindako osasun publikoaren arazo baten aurrean egon gaitezke.

Arrakasta eta erronka

Zahartzaro Aktiboa eta Osasuntsua sustatzeko beharra

Datu hauen aurrean, gaixotasuna eta menpekotasuna duten pertsona nagusiei arreta sistemarik onena eskaintzea ezinbesteko helburua da gaur egun.  Baina hau bezain garrantzitsuak, zahartzaro osasuntsu bat sustatzea eta bizitza osoan zehar gaixotasuna prebenitzea direla iruditzen zaizkit.

Zientziak eta gizarteak erronka handi bat dute aurretik, gai humanitario, biologiko, psikologiko, sozial eta ekonomikoei dagokienean. Bizitzen ari garen populazioaren zahartzeak erikortasuna murrizteko eta osasuna zein ongizatea bizitza osoan zehar eta zahartzaroan sustatzeko politika eraginkorrak eskatzen ditu lehen bait lehen.

Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak diseinatutako 2013-2020 Osasun Plana onartu berri du. Lehentasun arloen artean “zahartze osasuntsua sustatzea” agertzen zaigu. Ongi etorriak izango dira datozen urteetan txostenean jasotzen diren helburuak eta ekintzak aurrera eramango badira.

 

Pin It

» Zahartzaro Aktiboa » Populazioaren zahartzea
On 12/11/2012
By

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

»