• Portada 1

    Zahartze Aktiboa

  • Portada 2

    Bizimodu aktibo eta osasungarria

  • Portada 3

    Hazkunde pertsonala

Nor Naiz?

Nik…
Unai Arrieta dut izena. Psikologoa naiz, bizimodu osasungarrian eta Zahartze Aktiboan espezialista. Eskubaloi jokalari profesionala izan naiz 15 urtez.
Niri…
ariketa fisikoa eta kirola gustatzen zaizkit, bizimodu aktibo eta osasungarria izatea ere bai. Erakusteko modurik onena ni neu eredu izatea dela uste dut.
Nire…
helburu handia: pertsonak bizimodu aktibo eta osasungarria izatera animatu eta bultzatzea.

NIRE AZKEN PROIEKTUAK

 

Azken urteetan hainbat proiektutan hartu dut parte, bizimodu osasungarriaren bidez, osasuna bultzatzera bideratutakoak. Pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea zen proiektu horien helburua.

 

 

Gure osasuna gure bizimoduaren menpe dago. Zaintzen duzu zeure burua?

Zerbitzuak

Zahartzea esperientzia baikor bihurtzea; bizitza luzeagoa lortzeaz harago, osasun, parte-hartze eta segurtasun aukera gehiago dauzkan bizimodua lortzea da nire helburu profesional handia.

  • Zahartze Aktiboa

    Zahartze egokia sustatzeko programak diseinatu, ezarri eta aztertzea. Ongi zahartzeko ezagutzak transmitituz, jarrera osasuntsu eta egokituak ikasiz.

  • Aholkularitza pertsonalizatua

    Pertsona bakoitzak behar batzuk dauzka, eta horrenbestez, aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaio, norberarentzat lehentasuna duten gaietan sakonduz, aholkuak eta laguntza emanez.

  • Erakundeen aholkularitza

    Ekintza plan baten diagnostikoa eta diseinua egitea eskaintzen da, erakundeei ingurunea hobetu eta zahartze aktiboa erraztuko duten politikak diseinatzen laguntzeko.

  • Hitzaldiak erakundeetan

    Gizartea azkar ari da aldatzen, eta ondorioz, erakundeak ere bai. Erakundeetako aldaketek eragina dute lanpostuetan, eta beraz, baita langileen segurtasun, osasun eta ongizatean ere. Erakunde mordenoek langile osasuntsuak behar dituzte, bizi eta indartsu sentitzen direnak. Bizimodu osasungarria duten langileak osasuntsuagoak eta emankorragoak dira.

  • Tailer tematikoak

    Tailer zehatzak antolatuko dira, laburrak eta gaitegi zehatzekoak. Zahartze Aktiboari buruzko gaiak lantzea da asmoa, modu zehatz eta trinkoan.

  • Aisialdi osasungarria

    Aisialdi ekintza eta jarduerak antolatuko dira, zahartze aktiboa sustatzeko. Txangoak, irteerak, paseoak, gai jakin baten inguruko eztabaida-foroak, adituen hitzaldiak, eta bestelakoak.

“Izan aktibo, izan osasuntsu, izan zoriontsu”.

Beti aktibo gure blogean

jarraitu nire bloga.

Nombre (requerido)

E-mail (requerido)

Título

Mensaje

JARRI ZAITEZ NIREKIN HARREMANETAN

Unai Arrieta Aizpurua

Plaza Eihera 7 1-a
20305 Irún (Guipuzkoa)

Email de contacto: info@unaiarrieta.com

Tfn: 619 411 732