Gonzalo de Berceo Eguneko Zentroa

30/05/2013

Gonzalo de Berceo Eguneko Zentroan egin nuen ikasketa amaierako proiektua; zahartze aktiboa sustatzeko programa bat diseinatu, ezarri eta ebaluatu nuen. Zahartzea egungo fenomeno bat da, etorkizunean ere indartuz joango dena. Gizakien lorpena baina baita erronka handia ere; izan ere, denbora gehiago bizitzeak ez du esan nahi “ongi” bizitzea. Psikologo gisa egin ditudan praktiketan neure alea jartzen saiatu nintzen, lanean aritu nintzen pertsonak modu aktibo eta osasungarriagoan zahartu zitezen, “bizitzari urteak” emateaz gain, “urteei ere bizitza” emateko.

Comments are closed.